lunes, 24 de mayo de 2010

I.ISKIBI BTT-aren PERFILA


KAIXO, HEMENTXE DUZUE ZEHARKALDI LUZEAREN PERFILA. LUZERA HONI 5KM GEHITU BEHAR ZAIZKIO, KANPINETIK HERRIRA DOAN KARRETERA.
GUZTIRA 30 KM GUTXI GORA BEHERA IZANGO DIRA ETA 20KM ZEHARKALDI MOTZA.
ZEHARKALDI MOTZA ETA LUZEA ELKARTU EGITEN DIRA ETA BUKAERAN TOKI BERDINETIK DOAZ.
EDOZEIN DUDATARAKO EMAIL BAT BIDALI EDO 94 514277 TFNORA DEITU.
ANIMATU PARTE HARTZERA

lunes, 17 de mayo de 2010

BERTSO BARRIKOTEA 2010

Urtero bezela,iskibin barrikotea egingo dugu ekainak 4-ean.
Bertan Sebastian Lizaso eta I. Murua bertsolariak parte hartuko dute.
Tiketak salgai jartzen ditugunean azalpen gehiago emango ditugu.
Laster arte.

ISKIBI BTT I. ZEHARKALDIAREN AZALPENAK.

Zeharkaldiaren irteera kanpinetik izango
da goizeko 10etan.Kanpinean parking zabal bat dago furgoneta edo kotxean etortzen direnentzat.
Bi ibilbide egongo dira:motza eta luzea.
Motzak 20km-ko luzeera izango du eta 500m-ko desnibela.
Luzeak 32km-ko luzeera izango du eta 1000m-ko desnibela.
Ibilbideen %90 pista eta bideak izango dira eta %10 errepidea,bai motzean eta bai luzean. 
Izen ematea goizeko 9-etatik aurrera izango da kanpinean edota campingiskibi@gmail.com-en eta bakoitzak 5€ ordaindu beharko du. 
Abituallamiento gune bat ere egongo da zeharkaldiaren puntu zehatz batean.
Txirrindulari guztiak aseguratuak egongo dira.
Zeharkaldia bukatu ondoren dutxak eskeniko dira nahi duten guztientzako. 
Luntx eta opari zozketa ere egongo da partehartzaleentzat. 
Zeharkaldia bukatu ondoren norbaitek kanpinean bazkaltzeko asmoa izanez gero aldez aurretik mahaia erreserbatzea gomendatzen da.
Hurrengo egunetan informazio gehiago jarrito dugu web orrian,adi egon.
Besterik gabe, agur bero bat eta ongi etorria Iskibira etorriko zareten guztiei.

ISKIBI KANPINA:948514277

viernes, 14 de mayo de 2010

1. BTT ISKIBI ZEHARKALDIA

Aurtengo denboraldia hasi berri dugu eta berarekin gure aktibitateak.
Girotzen hasteko 1.BTT ISKIBI ZEHARKALDIA antolatu dugu.
Datozen egunotan ibilbideak, perfilak etab. zehazten joango gera.
Bitartean informazioa nahi izan ezkero deitu ezazu kanpinera edo bidaliguzu e-mail bat